Edukira joan

Elias Anton Murgiondo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elias Anton Murgiondo
Bizitza
JaiotzaIruñea, 1947
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea2025eko otsailaren 18a (77/78 urte)
Hezkuntza
HeziketaHerri Batasuna
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jardueraktapizatzailea

Elias Anton Murgiondo (Iruñea, 1947 - Ibidem, 2025eko otsailaren 18a) ezker abertzalearen militante historikoa izan zen. HBko Iruñeko zinegotzi eta militante nekaezina, hainbat aldiz torturatu zuten bere militantzia independentistagatik. Iruñeko Udalak Argentinako Kereila babesteko aukeratutako 17 pertsonetako bat izan zen.[1]

Tapizatzaile lanbidez tailerra Donibane auzoan zuen. Oso gazte hasi zen bere militantzia politikoa. 1966an, 19 urte zituela, atxilotu zuten ikurrina bat zabaltzera zihoanean, Errenteriako Beraun auzoan, eta Melitón Manzanasek torturatu zuen. Ondoren, «sadiko» gisa deskribatu zuen polizia, baina, geroago esan zuen bezala, tratu txarren gertaera hura ez zen okerrena izan. 1968an berriro atxilotu zuten Urbasan, EGIko ikurrina jartzen saiatzeagatik, eta Olatzagutiako kuartelillora eraman zuten. Han tratu txarrak jasan zituen berriro. 70eko hamarkadaren amaieran, Nafarroan Amnistiaren aldeko Gestorak sortzaileen artean izan zen.[2]

HBko zinegotzi gisa Madrilen hondakin solidoei buruzko sinposio batean parte hartzen ari zela, Hirigintza eta Ingurumen arloko arduraduna baitzen, 1981ean, atxilotu zuten.[3] Atxiloketa horren ondoren, Bidasoaren mugatik haratago babestu behar izan zuen bere burua. 1986an Frantziako poliziak Espainaratu zuen eta orduan, haren hitzetan, bere bizitzaren tortura lazgarrienak pairatu zituen. 1989an, urte hartako sanferminei hasiera eman zien txupinazoa pizteko ohorea izan zuen. Metxa piztu zuen HBko hirugarren zinegotzia izan zen, Patxi Zabaleta eta Iñaki Beorlegiren ondoren.[2]

Iruñeko Udalak Frankismoaren krimenen aurkako Argentinako Kereila babesteko aukeratu zuenetako bat izan zen Melitonek egindako tortura testigantza.[2]

2025ean hil zen, 77 urte zituelarik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]