Pilar González Duarte
Pilar González Duarte | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bartzelona, 1945 (79/80 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitatea Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa Michigango Unibertsitatea |
Hizkuntzak | katalana ingelesa gaztelania frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea, kimikaria, ikertzailea eta zientzialaria |
Enplegatzailea(k) | Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Science and Technology Section of the Institute of Catalan Studies (en) ![]() Societat Catalana de Química (en) ![]() |
Pilar Gonzalez i Duarte (Bartzelona, Katalunia, 1945) zientzialaria, kimikaria, unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea da, Kataluniako Ikasketa Institutuko (IEC) kidea.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zientzia kimikoak ikasi zituen Bartzelonako Unibertsitatean, eta hantxe lizentziatu zen 1967 urtean, Lizentziatura Sari Berezi batekin. Michigango Unibertsitatean Kimikako Masterra egin zuen eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan doktoratu zen Enric Casassas i Simórekin. Doktoretzako aparteko saria ere lortu zuen.
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1990 urtean Unibertsitate bereko katedraduna bihurtu zen, eta hainbat ardura kargu izan zituen bertan.
Erresuma Batuko Pergamon argitaletxearekin kolaboratu du eta irakaskuntzan jardun zuen. 1995 urteetik 2002 urtera, Kataluniako Kimika Elkarteko lehendakaria izan zen, eta, handik, Elementuen taula periodikoaren bertsio eguneratua sustatu zuen katalanez.[1]
2000. urtean, Kataluniako Zientzia eta Teknika Museoan inauguratutako erakusketa ibiltari bateko komisarioa izan zen, «Dena da kimika» izenburupean.[2]
Inaugurazio ekitaldia (2015-2016) IEC zentroan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Kataluniako Ikasketa Institutuaren 2015-2016 ikasturtearen inaugurazio ekitaldia
Ikertzaile
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere hasierako ikerketak konposatu merkaptano edo tiol metalikoetan zentratu zituen, merkaptano alifatikoak erabiliz. Emaitzak interesgarriak izan dira petrolioaren hidrodesulfurazioko prozesu industrialetarako eta bioinorganikoaren eremuan, non zenbait ikerketa ere egin dituen.[3]
Aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2004 urtean, Pilar González Duartek, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko (UAB) Kimika Saileko kidea zela, Jaume Vicens Vives saria jaso zuen, Kataluniako Generalitateak unibertsitateko irakaskuntza-kalitateari ematen diona, kimikaren irakaskuntza berritzen eta berregokitzen egindako ibilbidearengatik eta ardurarengatik.[4][5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Pilar González Duarte – Els elements químics – 13/11/13. 15 de julio de 2013.
- ↑ Pilar González i Duarte. .
- ↑ Fernando Novio Vázquez. Síntesis y reactividad de complejos que continen los fragmentos Pt-S y/o Pt-H: Aplicación a reacción de desulfuración del tiofeno. .
- ↑ «La UPF obté tres distincions Jaume Vicens Vives a la qualitat docent universitària - Arxiu - E-Notícies (UPF)» www.upf.edu.
- ↑ [http://premsa.gencat.cat/pres_fsvp/AppJava/notapremsavw/70475/ca/professors-pilar-gonzalez-josep-manel-casanova-reben-distincions-vicens-vives.do «Els professors Pilar González i Josep Manel Casanova reben les Distincions Vicens Vives - Sala de premsa. Generalitat de Catalunya»] premsa.gencat.cat.